Soziabilitatea Bilbon II. Errepublikan: Euskal Nazionalistak eta errepublikanoak (II)

Sociabilidad en Bilbao durante la Segunda República: Nacionalistas vascos y republicanos (II)

Sabin Arce

El texto que se presenta a continuación es el resumen del Trabajo de Fin de Grado de Historia, realizado en la Universidad del País Vasco (UPV/EHU). El objetivo del trabajo ha sido analizar las redes de sociabildad de los republicanos y los nacionalistas vascos en Bilbao durante la Segunda República, para poder llevar a cabo una primera comparación entre ellas. Ya que el trabajo se realizó en euskera, hemos querido respetar el idioma original. Si alguien estuviera interesad@ en que el tema fuera traducido al castellano, estaríamos encantados de realizar ese esfuerzo e incluso poneros en contacto con el autor del trabajo. Gracias.

 

Ondorioak

Euskal Herriaren estruktura politiko bereziak, alderdi politikoen bilakaera ahalbidetu zuen gainontzeko espainiar Estatuko zonaldeekin alderatuz. Alderdi Sozialista, Eusko Alderdi Jeltzalea, Karlistak edo errepublikarren presentziak, herrialde mailan aurkitzea zaila zen oparotasun politiko bat ekarri zuen Bilbora, non sentsibilitate politikoen Pantonea beste inon baino aberatsagoa zen. Noski, alderdi politiko guzti horiek soziabilitateaz lagundu ziren haien ideiak zabaltzeko hainbeste konpetentzia zegoen eremuan, eta horrela jaio ziren alderdien satelite bezala funtzionatzen zuten erakunde sozial hauek. Batzuk arrakasta gehiagorekin, beste batzuk gutxiagorekin, baina denak mundu publikoa bai pribatua politikaz zipriztintzen saiatu ziren, beren politikaz noski. Soziabilitate teknika hauek gizartean ederki barneratu ziren, bilbotarren artean politikan parte hartzea sustatuz.

Errepublikano eta euskal nazionalisten soziabilitate esparru nagusiak kasino eta batzokia ziren, eta hauen inguruan ematen ziren normalean gainontzeko eginkizun eta jarduerak. Bata bestearekin konparatuz ez dirudite hain desberdinak; biak zituzten helburu antzekoak, besteak beste, konferentzia eta hitzaldi bidez militanteen heziketa lortzea, haien doktrina politikoa zabaltzea, esfera publiko eta pribatua hartzea, alderdiaren testuinguruan erlazio interpertsonal berriak sortzea, aisialdian parte hartzea… Hala ere badira bien arteko desberdintasunak, kasinoak, entitate zaharragoak diren heinean, bilakaera desberdina izan zuten, hasieran aisialdia helburu bakar gisa zuten, geroago hori aldatu eta helburua politikoa izatera pasatuz. Horretaz gain, kasinoak nahiko instituzio klasistak zirela esan daiteke, langile-klasea hezten saiatu baziren ere, hauentzako oso zaila zen errepublikanoen orbitan sartzea, kide izateko beharrezko ziren kuotak zirela eta gehien bat. Beste aldetik, batzokiak hasieratik zuten helburu anizkuna; aisialdia, hezkuntza eta transmisio ideologikoa nagusiak izanik. Hortaz aparte, euskal nazionalisten soziabilitate esparruak, interklasistak inondik inora ez baziren ere, esan daiteke zabalagoak zirela, eta klase anitzetako pertsonak erakartzeko ahalmen gehiago zutela. Analisi honen barruan ez dirudi zentzugabekeria euskal nazionalisten soziabilitate irekiago horrek eraginkorra izaten lagundu ziola esatea, eta kontran, errepublikanoen erakunde klasistagoak demokraziara erantsi berri ziren estratu sozial baxuago horien atentzioa emateko zailtasunak izatea.

Baina desberdintasun horiek ideologian al daude oinarrituak? Errepublikanoen oinarri ideologikoak liberalismoan eta federalismoan koka daitezke, eta klase burgesaren interesen defentsan. Euskal nazionalistena askoz zailagoa da definitzeko, adar asko baititu, baina zentro-eskuindar “akzidentalista” —diskurtsoa momentuko boterearen arabera moldatzen duenaren zentzuan ulertua— bezala kontsidera daiteke (EAJrena gutxienez), betiere interes burgesen aldean. Jada aipatu den tekniken eraginkortasunaz gain, baita diskurtsoak klase subalternoetako kide gehiago erakarri zituen nazionalisten kasuan. Klase borroka internazionalista alde batera uzten, klase desberdinetako kideak interes berberak dituztela aldarrikatzen da, interes nazionalak hain zuzen ere. Horrela, nazionalistek diskurtso interklasista horren bidez eraginkorrak izatea lortu zuten, arrakasta desberdintasuna gehienbat landa eremuan ikusiz. Hala ere, ausartegia dirudi konklusio sendoegiak ateratzea.

Zer da gaur, baina, soziabilitate esparru haietaz? Errepublikanoak Francoren diktadura garaian exilioan desagertu ziren, eta haiekin soziabilitate zentroak. Hala ere, gaur egun El Sitio elkartea oraindik martxan dago zentro soziokultural gisa, eta izandakoaren itzala besterik ez bada ere, testigantza eta ikur gisa gelditu da Bilbon. Euskal nazionalistak aldiz gaur egunera arte indartsu mantendu dira espektro politiko euskaldunean, baina hauen soziabilitate esparruak ez dira jada antzina ziren bezain aktiboak. Batzoki gehienak jatetxe edo taberna gisa ezagutzen dira soziabilitate zentro moduan baino gaur egun. Zer izan da ba soziabilitate politikoaz? Inor ez da jada “errepublikarrean bizi”, eta “komunitate” nazionalista gero eta murritzagoa da. Hain ondo funtzionatu zuten soziabilitate sare horiek zergatik ez dira mantendu eta berritu? Alderdi politikoen tentakuluak zergatik ez dira bizitza publiko eta pribatua zipriztintzera heltzen? Galdera horiek erantzuten saiatzea beste lan bat egiteko emango luke ziurrenik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s