Soziabilitatea Bilbon II. Errepublikan: Euskal Nazionalistak eta errepublikanoak (I)

Sociabilidad en Bilbao durante la Segunda República: Nacionalistas vascos y republicanos (I)

Sabin Arce

El texto que se presenta a continuación es el resumen del Trabajo de Fin de Grado de Historia, realizado en la Universidad del País Vasco (UPV/EHU). El objetivo del trabajo ha sido analizar las redes de sociabildad de los republicanos y los nacionalistas vascos en Bilbao durante la Segunda República, para poder llevar a cabo una primera comparación entre ellas. Ya que el trabajo se realizó en euskera, hemos querido respetar el idioma original. Si alguien estuviera interesad@ en que el tema fuera traducido al castellano, estaríamos encantados de realizar ese esfuerzo e incluso poneros en contacto con el autor del trabajo. Gracias.

Sarrera

Jarraian aurkezten den idatzi hau, Historiako Gradu Amaierako Lanaren laburpena da. Lanaren helburua zera da, Bilboko II. Errepublikako errepublikano eta nazionalisten soziabilitate esparru eta sareak aztertzea, hauen arteko desberdintasun eta antzekotasunak nabarmentzeko. Horretaz gain, adibide zehatzak ikertuz soziabilitate bilbotarraren bilakaeraren berri izateko aukera dago. Baita, politika eta askatasunaren loraldi garaia den II. Errepublikaren soziabilitatearen garrantzia ikus dezakegu, eta fenomeno honek nola gizartea berriro politikan parte hartzen lagundu zuen ikus daiteke.

Bilbok bilakaera nabarmena eduki zuen XIX. mendeko bigarren erdialdean, non hiri industrial indartsu bat bihurtu zen, burgesia oso ahaldun eta langileria masa garrantzitsuarekin. Gizarte masiboago eta heziago hartan estratu sozial gehiagok hartu nahi zuten parte demokrazian, eta Bilbo bezalako hiri gero eta kosmopolitago hura horren paradigma zen. Haien inguruan soziabilitate esparru dinamikoenak zituzten sentsibilitate politiko Bilbotarren artean bi aukeratu ditugu azterketa egiteko; errepublikarrak eta nazionalistak.

II Errepublika garaiak suposatu zuen zabaltze politikoak, noski, politika ulertzeko moduan ere eragin handia izan zuen. Izan ere, aurreko garaietan jada ikus zitekeen espazio publikoen demokratizazioa Errepublika garaian burutu zen. Horrek, alderdi politiko berri eta modernoen eztanda eragin zuen, afiliazio tasek gora egin zuten, politikaren presentzia publikoa nabari igoz. Soziabilitate politikoaren aurrerapauso berri honen ezaugarri bereizgarriena sektore berrien barneraketa izango litzateke.

Azkenean agian erantzun argi bat lortzea zaila izango bada ere, hasi aurretik galdera batzuk planteatzea merezi du, gogoetak bideratzeko lagungarria izan daitekeelako. Hortaz, ze desberdintasun zegoen errepublikanoen eta nazionalisten artean soziabilitatea ulertzeko orduan? Desberdintasun horiek desberdintasun ideologikoan dute oinarria? Soziabilitatearen ze aspektuan jarri zuten atentzio gehiena bakoitzak?

Soziabilitatea

Baina sakondu aurretik, zer da soziabilitatea? Soziabilitate kontzeptua kategoria analitiko historiko bezala historiografia frantsesaren testuinguruan agertu zen lehen aldiz 70eko hamarkadan, Annales eskolaren Historia Berriaren inguruan. Kontzeptua soziologian erabiltzen hasi zen XX. mendeko lehen hamarkadetan, baina  Maurice Agulhon kontsidera daiteke soziabilitatearen analisi historikoa egin zuen lehena. Gizakien kolektibo egonkorretan erlazionatzeko gaitasuna da, eta helburu horrekin egituratzen diren bizitza kolektiboaren forma, barruti eta manifestazio bezala definitzen da . Ikerketa objektu hain heterogeneoa izanda, antropologia, soziologia eta historia hartzen dituen kontzeptu bezala ikusi beharra dago.

Errepublikanoak

Errepublikarren soziabilitatearen ardatza jada XIX. mendearen bigarren erdialdetik ateneo, zirkulo edo gehienbat kasino deiturikoak ziren. Hauek definitzea ez da erreza, baina Rafael Villena eta Angel Luis Lopezen hitzetan “kultura alde batera utzi gabe, jolas edo aisialdira bideratutako elkarteak” ziren, betiere errepublikar eta hauen giroarekin erlazionatuak. Errepublika garairako kasino kantitatea Bilbon nahiko esanguratsua zen; Errepublikanoen adar bakoitza bere soziabilitate esparru propioak izaten saiatzen zen, betiere Casino Republicano denen artean lehentasuna izanik (adar nagusien zentroa zen heinean). XIX. mendearen hasieran gehienbat aisialdirako intentzioa zuten zentroak ziren, non burgesak solasean ibiltzen ziren, baina hori aldatuz joan zen, izaera politiko argia XIX. mendearen amaieran hartuz.

II. Errepublikarako, jada kasinoek eginkizun bikoitza zuten: alde batetik aisialdia eta bestetik eginkizun politikoa. Konferentziak, gau-eskolak, data garrantzitsuen omenez egindako jaiak, gau-emanaldiak, arte erakusketak, pertsonaia garrantzitsuen omenez egindako festak… Honek guztiak errepublikanismoaren ideiak besarkatzeaz gain, kideak praktika politikoan barneratzea ekarri zuen. Horretaz gain erakunde sateliteak sortzen joan ziren hauen inguruan; gaztedi errepublikarrak, “Socorros Mutuos” elkarteak, emakumeen emantzipazioaren aldeko taldeak… Hala ere, indar errepublikarrek ez zuten lortu Bilbon lehentasuna, hauen zatitzeko tendentzia eta beste alderdi garrantzitsuen osasunagatik (EAJ eta Sozialistak gehienbat). Hala ere, errepublikarrek sortutako sareek erlazio interpertsonalak sortzeko leku egokiak bilakatu ziren. Soziabilitate gune hauek militanteak demokrazian eta doktrina errepublikarrean hezitzeaz gain, baita bizitza pribatuarekin erlazionatutako jarduerak burutzen zituzten, Jon Penchen hitzetan “errepublikar erara bizitzea” lagunduz.

Euskal nazionalistak

Bilbok garrantzi handia izan zuen Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ-PNV) historian, honen sehaska izatetik feudo bihurtzera. EAJren soziabilitate esparru nagusia batzokiak ziren, eta ideologia nazionalista euskalduna jaio bezain pronto Aranak lehenengo soziabilitate elkartea zabaldu zuen, bai berak eta bai bere lehen jarraitzaileek bilketa eta formazio lokalen garrantziaz bazekitelako. Batzokiek hasieratik izan zuten transmisio ideologikoaren helburu argia, eta baita horrekin batera militantziaren heziketaren beharraren kontzientzia. Jarduera doktrinatzaileen eta “neutralen” arteko desberdintasuna ez zen inoiz argia izan; euskal nazionalismoak dena zipriztintzen zuen.

EAJ “komunitate” gisa ulertzeak doktrina nazionalista alde batera uztea eragozten zuen. Bertan konferentzia, antzezlan, hitzaldi, Euskera, geografia eta Euskal historiako eskolak ematen ziren, denak, noski, optika nazionalistatik ikusiak. Konferentzia eta antzekoen helburua doktrinamendu intelektuala zen, hau da, Sabino Aranaren ideologiaren transmisio eta asimilazioa. Eusko Alderdi Jeltzalearen inguruan ere erakunde satelite ugari sortzen joan ziren, besteak beste Mendigoxaleak, dantza taldeak, antzerki taldeak, Emakume Abertzale Batza… EAJk inguruan sortutako jarduera sozial guztiak (jolas euskaldunak, konferentziak, esku-pilota txapelketak edo agerpen erlijiosoak) propaganda egiteko aukera bezala hartzen zituen alderdi jeltzaleak, “komunitate” ideiaren alde eginez.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s